Erabakiak hartzeko une batean zaude eta honek larritasuna eragin dezakeen arren, garrantzitsua da kontuan izatea orain aukeratzen duzuna ez dela konponezina. Gaztea zara, bizitza osoa daukazu aurretik zure lan-ibilbidea aldatzeko eta berrorientatzeko eta, noski, zure akatsetatik eta oker hartutako erabakietatik ikasteko.
Bizi ezazu aurkikuntza-bidaia bat balitz bezala, ekitear zauden abentura bat. Eman beharreko hurrengo urratsez hausnartzen lagunduko dizuten etapa batzuk biziko dituzu, ilusioa eta denbora eskainiko dizkiozu, eta... zergatik ez? bidaia guztietan bezala, amestu ere egingo duzu.
"Ez zaitez geratu burura etortzen zaizun lehenengo gauzarekin, ikertu eta aurkitu zure etorkizuna".
Zure laneko eta bizitzako etorkizunean balioko dizuten baliabidez beteko duzu motxila. Hartu agintea oraintxe bertan, segurtasuna eta konfiantza izaten lagunduko dizu.
Hartu behar duzun erabakia oztopatu dezaketen “faktoreak” identifikatu (pentsamenduak, aurreiritziak, beste pertsona batzuen iritziak, etab.)