Gora
etorlan hobetzen lagundu nahi diguzu?Itxi
Bilatu
Itxi
EtorLan

Zure interesekoa

Unibertsitateko eta prestakuntza-zikloen onlineko irakaskuntza Euskadin

Unibertsitateko eta prestakuntza-zikloen onlineko irakaskuntza Euskadin

28/02/2023 | etorlan
Gogokoenak

Partekatu

Twitterren partekatu Facebooken partekatu Whatsappen partekatu Emailez partekatu
Unibertsitateko eta prestakuntza-zikloen onlineko irakaskuntza Euskadin

Modalitate “presentzialeko” irakaskuntzaz gain, unibertsitate mailako hezkuntzan eta goi eta erdi mailako prestakuntza-zikloetan modu ofizialean aitortutako titulazioak dituzten onlineko alternatibak eta alternatiba erdi-presentzialak daude. Aukera horiek ikasketarekin aurrera jarraitzea edo ikasketak handitzea ahalbidetzen dute modu malgu eta modularrean.

Laneko, familiako edo norberaren arrazoiak direla eta prestakuntza presentzialera sarbidea izateko zailtasunak dituztenei zuzendutako alternatiba da eta, horri esker, prestakuntzarako duten eskubidea bermatzen da.

Unibertsitateko irakaskuntza

Azken urteotan, unibertsitate-eskaintza oso erakargarria garatu da eta gero eta presentzia handiagoa lortu du bereziki 2020ko Covidaren pandemiatik, telelana garatu zenetik eta onlineko jarduerak ugaritu zirenetik. Horren guztiaren ondorioz, nazioarteko unibertsitate ezagunenek oso presentzia birtual handia eskaintzen dute (160 unibertsitatetako ikastaroak eta graduak biltzen dituen EDX plataformak, adibidez,  Harvard University unibertsitateak zuzenean edo Massachusetts Institute of Technology-MITek, doako ikastaro batzuekin).

Ondo ezaguna da Urruneko Hezkuntzarako Estatuko Unibertsitatearen-UNEDen kasua, 1972an eratutakoa. Espainiako unibertsitate publiko zaharrena eta handiena da ikasle kopuruari (200.000 baino gehiago urtean) zein eskaintza akademikoari (30 gradu-titulazio) dagokienez. Onlineko irakaskuntza eta erdi-presentziala eskaintzen ditu.

Egoitza nagusia Madrilen dagoen arren, Espainian eta atzerrian elkartutako zentroen sarea du eta, horri esker, ikasleek munduko edozein txokotatik prestakuntza jaso dezakete eta beren metodologiaren alderdi presentzialaz arduratzen dira, irakasleek-tutoreek eskaintzen dituzten onlineko edo aurrez aurreko tutoretzekin. Hain zuzen ere, Euskadiren kasuan, UNED-Bergara zentro elkartua 1976an sortu zuten bertako Udalak sustatuta. Urtero, 60 egresatuk baino gehiagok amaitzen dituzte beren ikasketak zentro honetan.

Urruneko unibertsitateen eskaintza urtez urte handitzen ari da, bereziki honako unibertsitate pribatu hauen eskutik: Univesitat oberta de Catalunya-UOC (28 gradu), Errioxako Nazioarteko Unibertistatea-UNIR (62 titulazio), Madrilgo Urruneko Unibertsitatea-Udima (17 gradu), Valentziako Nazioarteko Unibertsitatea – VIU (22 gradu), eta abar

Baina Euskadiko unibertsitate-sistemako unibertsitate batzuk ere hasi dira modalitate horrekin lotutako urratsak ematen.

Deustuko Unibertsitateak, adibidez, 2022-23 ikasturte honetan, Zuzenbidean gradua eta Ingeniaritza Informatikoan gradua eskaini ditu online. Bere campus birtualaren metodologia kasuetan, erronkatan, problematan eta proiektutan oinarrituta dago eta irakasleekin eta ikasleekin elkarri eragiteko aukera ugari eskaintzen du honako hauen bidez: foroak, zereginen inguruan irakasleak eta ikaskideek egindako feedbacka, urruneko bilera puntualak, partekatutako lan eremua, erabiltzaile anitzeko errepositorio digitalak...

Prestakuntza-zikloak

BIRTLH proiektua 2011n sortu zen Urrutiko Lanbide Heziketako Euskal Institutu gisa (ULHI), baina 2018-19 ikasturtetik aurrera (Euskadiko Lanbide Heziketako 4/2018 Legea onartu zutenean) sortu zuten Ikaskuntza Birtualen eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Zentro Integratua (BIRTLH), modalitate telematikoan eta erdi-presentzialean lanbide-heziketako titulazioak eskaintzen dituen eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren mende dagoen zentro publiko bakarra.

Gaur egun, erdi mailako 4 gradu (Instalazio elektriko eta automatikoak; Osasun-larrialdiak; Sukaldaritza eta gastronomia; eta Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arreta) eta goi mailako 7 ziklo (3D animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak; Administrazioa eta finantzak; Web aplikazioen garapena; Plataforma anitzeko aplikazioen garapena; Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa; Sareko informatika-sistemen administrazioa; eta Fabrikazio mekanikoko diseinua) eskaintzen ditu, formatu erdi-presentzialean eskaintzen dituen profesionaltasuneko 2 ziurtagiriz gain (Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea; eta Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea).

Hiru lurraldeetan lanbide-heziketako zentro laguntzaileen babesa jasotzen du. Horietan eskaintzen dituzte modulu jakin batzuei lotutako gaitasun profesionalak lortu ahal izateko beharrezko saio presentzialak. Kasu batzuetan moduluek laneko zentroetan egin beharreko prestakuntzako orduak biltzen dituzte, eta beharrezkoa da eskola presentzialetan gutxieneko asistentzia izatea lurralde bakoitzean erreferentziatutako zentroetan presentzialitatea duten moduluak gainditu ahal izateko.

Albiste gehiago
etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu