Gora
etorlan hobetzen lagundu nahi diguzu?Itxi
Bilatu
Itxi
EtorLan

Zure interesekoa

Jakintza-arlo ezberdinetako emakumearen presentzian desparekotasun handiak daude

10/04/2021 | Etorlan
Gogokoenak

Partekatu

Twitterren partekatu Facebooken partekatu Whatsappen partekatu Emailez partekatu
Jakintza-arlo ezberdinetako emakumearen presentzian desparekotasun handiak daude

Jakintza-arlo ezberdinetako emakumearen presentzian desparekotasun handiak daude oraindik, bai unibertsitateko graduetan, bai LHko prestakuntza-zikloetan; bi kasuetan portaera-joera berak ematen dira.

Era horretan, Ontzidia, Industria, Ingeniaritza eta Informatikako adarretan edo jakintza-arloetan, emakumearen presentzia oso baxua da (LHn % 10 baino gutxiago eta Unibertsitatean % 25), aldiz, Artean, diseinuan eta modan, Hezkuntzan eta Osasun-arloan, 5 ikasletik ia 4 emakumeak dira.

Gainera, emakumeak eta gizonak nagusitzen diren karreren ordainsarietan ere ezberdintasunak daude, bereziki, industriako tituluetan (industriaren sektoreko ordainketekin lotuak, Euskadin handienak direnak), Informatikan eta Arkitekturan, non gizonen presentzia handiagoa den, emakumeen presentzia handiagoa eta batezbesteko soldata txikiagoa dagoen gutxi batzuen aurrean (Artea, diseinua eta moda, Komunikazioa, Ostalaritza eta Turismoa); hala ere, Hezkuntza eta Osasun-arloetan, emakumeen presentzia handia da, baina Administrazio Publikoekin lotuta daudenez, ordainsaria nahiko altua da.






 

Albiste gehiago
etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu