Gora
etorlan hobetzen lagundu nahi diguzu?Itxi
Bilatu
Itxi
EtorLan

Zure interesekoa

Gipuzkoako enpleguaren eta profil profesionalen beharrak 2020

Enpresek enplegu- eta kontratazio-aurreikuspenei buruz egindako inkesta

01/04/2021 | Etorlan
Gogokoenak

Partekatu

Twitterren partekatu Facebooken partekatu Whatsappen partekatu Emailez partekatu
Gipuzkoako enpleguaren eta profil profesionalen beharrak 2020

Gipuzkoako enpleguaren eta profil profesionalen 2020”, buruzko txostena enpresek aurtengo enplegu- eta kontratazio-aurreikuspenei buruz egindako inkesta batean oinarrituta egina.

Inkestak lan-merkatua eta haren beharrak hobeto ezagutzeko ekarpena egin nahi dio enpresen munduari, eta horretarako kontratatzaileen, hots, enpresen beraien egoera neurtzen du. Lehen eskuko informazioa jaso dugu enpresek 2020rako dituzten aurreikuspenen inguruan: jardueran eta kontratazioan, zer espezializazio eskatuko dituzten, zer kualifikazio eta prestakuntza duten langileak beharko dituzten eta zer zailtasun izango dituzten 2020an beharko dituzten profilak lortzeko.

Inkesta egin zen unean, enpresek, nazioartean gertatzen ari den ahultasun ekonomikoaren haritik, 2020an aurreko urteetan baino jarduera eta hazkunde apalagoa espero zutela esan ziguten, baina argi adierazi zuten aurreikuspen baikorrak dituztela kontratazioari dagokionez.

Badakigunez, Covid-19aren ezusteko eraginak erabat aldarazi du urte hasieran egin genezakeen aurreikuspen oro, hark jarduera ekonomikoan, eta ondorioz, kontratazioan ekarri duen beherakada handia dela eta.

Hala eta guztiz ere, uste dugu eskaerarik handiena duten lan-profilen deskribapenak eta hautaketa-prozesuko jarrerek eta balioek berberak izaten jarraituko dutela; beraz, informazio hau helarazteak badu oraindik bere interesa, eta are handiagoa enpresek behar dituzten lan-profilak topatzeko zailtasunak adierazi dituztela kontuan hartuta.

Albiste gehiago
etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu