etorlanen Euskadiko zentro publiko eta pribatuetan, eta baimendutakoetan (unibertsitateen kasuan, Unibasq-ek), ematen diren unibertsitateko graduen eta Heziketa zikloei (ertainak eta goi zikloak) dagozkien 241 fitxa sartu ditugu dagoeneko, bai eta euskal unibertsitateek ematen ez dituzten baina garrantzitsutzat jotzen ditugun titulazio batzuei dagozkienak ere. Unibertsitateko gradu bikoitzak eta arte-irakaskuntzak ere sartzen ditugu.
Eskaintzen diren datu akademikoekin eta laneko datuekin lotuta, titulu bakoitzaren halako ezaugarrien ideia osoena eta argiena izatea ahalbidetuko duten gutxi batzuk aukeratu ditugu.
Badira ez argitaratzea erabaki dugun hainbat eta hainbat datu, haien interpretazioa gehiegi ez nahasteko. Halere, erreferentziako datu-iturrietan daude horiek eskuragarri (ikasketak uzte eta aldatze tasa, graduaren batezbesteko nota, etekin akademikoaren tasa, pairatutako enplegu-tasa, etab.).
Onartua izateko nota (titulu bakoitzarentzat)
Batxilergotik Euskadin dagoen aurrez aurreko zentro publiko batera edo DBHtik LHko Ziklo Ertainetara sartzeko azken ikasturtean erabilgarria beharko den gutxieneko nota.
Onartua izateko nota (ikastetxe bakoitzarentzat)
Zentro horretan Batxilergotik gradura edo LHko goi-ziklora iristeko edo DBHtik LHko ziklo ertainera iristeko azken ikasturtean lortu behar den nota.
EHUren kasuan, Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioko probekin (EAU) kalkulatzen da, eta 5 eta 14 bitartekoa da, sarbide eta onarpen bi faseentzat. Deustuko Unibertsitateak, Tecnun-Nafarroako Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak euren irizpideak eta sarbide frogak dituzte, beraz, ez ditugu hemen sartu haien notak.
LHko ikastetxeentzat eskaerak eskaintzak baino gehiago zirenean plaza lortu zuen DBHko edo Batxilergoko azken ikaslearen nota da erreferentzia (sartzeko taldeen artean aldeak daude). Leku gehiegi badaude, sartzeko nota 5 izango da, hau da, DBHko eskola gradua izan beharko da LHko gradu ertain batean sartzeko edo batxilergoko titulua LHko goi-mailan sartzeko.
Informazio xehatua:
Urtero bukatzen duten pertsonen kopurua
Egresatuen kopuru edo zentro honetan prestakuntza maila/zikloa bukatu zutenen kopurua, bere ikasketa planetan datozen kredituen osotasuna beteaz.
Gradu bera ematen duten unibertsitate bereko ikastetxe bat baino dagoenean (* batez adieraziak), ikastetxe horietan guztietan dauden pertsona kopurua da (adibidez, ADE graduak UPV/EHUan, 433 egresatu izan zituen 2019-20 ikasturtean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusak/atalak gehituta).
LHko heziketa zikloak ikasteko, Euskadiko ikastetxe guztien artean zikloa bukatu zuten pertsonen kopuru osoa da.
Graduazio tasa
Ikasketak ikasketa planean aurreikusitako denboran edo hurrengo urte akademikoan bukatzen duten promozio bateko ikasleen portzentajea da hasi ziren guztiekiko (gradua 4 urtekoa edo 240 kreditukoa bada, promozio bakoitzetik 5 urtetan edo gutxiagotan bukatu zutenen kopurua izango da, jarduera osoa izan zuten ikasleekiko).
Kasu batzuetan portzentaje hori baxua izaten da, askok ikasketak utzi edo aldatu dituztelako (hau da, ikasleak ‘graduan’ sartu dira baina ez dira ‘irten’).
Eskaintzen den datua unibertsitate berean gradu bera ematen duten Euskadiko ikastetxeetako ikasleen batezbesteko haztatua da. Unibertsitateentzat bakarrik daukagu.
Ikasketen batez besteko iraupena
Ikasleek graduatzeko behar dituzten urteak dira (graduatzen diren ikasleen multzoaren graduazio urtea ken ikasten hasi zueneko urtea, zati ikasturte horretan graduatutako ikasleen totala).
Ematen dugun datua Euskadiko ikastetxeetako ikasleentzako batezbesteko haztatua da. Unibertsitateentzat bakarrik daukagu.
Ikasitakoarekin asebetetze-maila
Ikasle multzoak ikasturte zehatz batean zehar jasotako ikasketekin duen asebetetze-maila neurtzen du eta unibertsitateentzat soilik ematen da. Titulu bakoitzarentzat Euskadiko ikastetxeen batezbesteko haztatua da.
Docentia programan oinarritzen da ebaluazioa, ANECAk diseinatutako eta Unibasqerekin elkarlanean garatutako programa alegia. Hari esker, irakaskuntza jarduera ebaluatzeko euren ereduak gara ditzakete Espainiako unibertsitateek.
Etorlanek erabilitako lan adierazleen kasuan (enplegagarritasuna, egonkortasuna eta soldata), zeinak puntuen bitartez eskaintzen ditugun,
hiru arlo garrantzitsu aipatu behar dira hura interpretatzeko:
Beraz, esaterako, okupazio-tasa (zeinak tituluaren enplegagarritasuna neurtzen duen) gehieneko % 100era iristen da, eta % 46,7ko gutxienekoa, kontuan hartutako tituluen multzoan, 53,3 portzentajeko puntuen tartearekin. % 50eko enplegagarritasuna duen titulazio bat 0 puntu urdinez irudikatuko da eta %100eko enplegagarritasuna badu, bost puntu urdin izango dira, eta %50 eta %100arteko enplegagarritasuna dutenek, berriz, puntu kopuru proportzionala izangu dute.
Datuen iturri nagusia Bizitza Aktiboan Sartzeko Inkesta (Lanbide) da, zeina unibertsitateetatik, Unibasq-etik eta EINetik (unibertsitateko tituludunen laneratzearen inkesta eta hezkuntza-prestakuntzaren eta laneratzearen arteko trantsizioaren inkesta) datozen datuekin egiaztatzen dugun.
Enplegagarritasuna
Hasierako okupazio-tasa edo lan egiten duten pertsonen ehunekoa, lan egiten duten eta langabezian dauden pertsonen guztizkoari dagokionez.
Euskadiko zetroetako batezbesteko haztatua da (2018an unibertsitatetik ateratako tituludunen egoera 2021ko abenduan eta 2020an LHtik ateratakoen egoera 2021ko abenduan).
Egonkortasuna
Enplegatutako pertsona guztien artean lan egonkorra duten pertsonen ehunekoa. Langile egonkorrak izango dira norbere kontura lan egiten dutenak (autonomoa edo enplegatzailea), besteren kontura kontratu mugagabearekin edo antzekoekin aritzen direnak (aldi baterakoak izan ezik) eta kooperatibistak.
Euskadiko zetroetako batezbesteko haztatua da (2018an unibertsitatetik ateratako tituludunen egoera 2021ko abenduan eta 2020an LHtik ateratakoen egoera 2021ko abenduan).
Soldata
Aztertutako kolektiboan lanaldi osoan laneratzean dagoen batezbesteko soldata garbia.
Euskadiko zetroetako batezbesteko haztatua da (2018an unibertsitatetik ateratako tituludunen egoera 2021ko abenduan eta 2020an LHtik ateratakoen egoera 2021ko abenduan).
Irteera profesionalak
Titulazioa ikasi duten pertsona gehienek ibilbide profesionalaren hasieran izaten dituzten irteera profesionalak dira, sektorearen edo lanbidearen araberakoak.
Era horretan, adibidez, 2018an filologian graduatu ziren pertsonek, eta 2021an lanean ari zirenek (% 96ko okupazio-tasarekin, baina % 13 soilik egonkorra), gehien bat hezkuntzaren sektorean (tituludunen % 92k) eta bigarren hezkuntzako irakasle gisa lan egiten zuten (% 67).
Jakintzen, gaitasunen, trebetasunen eta interesen multzoa, bigarren hezkuntzatik edo batxilergotik unibertsitateko edo lanbide heziketako gradu bat amaitzeko trantsizioa neurri handi batean eta arrakasta handiagoarekin erraztuko dutenak. Norberak egiteko erreferentzia bat da, ikasketa jakin batzuk aukeratzean orientabide gisa balioko duena.
Norberak egiteko erreferentzia bat da, ikasketa jakin bat aukeratzean orientabide gisa balio izateko helburuarekin.
Gure tituluen fitxetan, prestakuntza-esparruarekin lotutako "interes" zehatzei zuzendutako lerro bat barne hartu dugu. Beste alde batetik, hainbat "gaitasun" kognitibo, zeharkako gaitasun eta gaitasun instrumental barne hartu ditugu, edozein titulurako beharrezkoak izan daitezkeenak eta definizio generikoa eta homogeneoa dutenak.
Garatu dugun ‘gaitasunen’ egitura eta definizioa honakoa da:
Kontzentrazio- eta abstrakzio-gaitasuna | Kontzentrazioa: Zerbaitetan bete-betean zentratzeko gaitasuna. Abstrakzioa: Elementuak banaka aztertzeko gaitasuna, horien izaera eta oinarriak ulertzeko. Sinboloak eta grafikoak erabiltzeko gaitasuna, oroimen trebatua eta antolatua. |
Pentsamolde kritikoa | Zerbait zehatz-mehatz aztertzeko eta norbere irizpidea sortzeko gaitasuna. Ideiak, ekintzak eta epaiketak oinarritzen diren zimenduekiko interesa. |
Behaketa-gaitasuna | Angelu ezberdinetatik eta zentzu ezberdinak erabiliz begiratzeko eta miatzeko gaitasuna, oharkabean igaro daitezkeen xehetasunak aurkitzeko. |
Entzuteko ahalmena | Solaskidearen mezua jasotzeko gaitasuna, hizkuntzaren (ahozkoa eta ez ahozkoa) elementu guztiak kontuan izanik eta arreta eta ulermena transmitituz. |
Oreka emozionala eta pazientzia | Inguruneko estimulu ezberdinen aurrean emozioen egonkortasunari eusteko gaitasuna. Egoera deserosoak asaldatu gabe jasateko gaitasuna. |
Soziabilitatea eta enpatia | Soziabilitatea: Pertsonekin aritzeko eta harremanak ezartzeko gogoa, izaera irekia eta kanporakoia. Pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna. Enpatia: Beste pertsona batzuekin identifikatzeko gaitasuna eta beraien emozioak ulertu eta partekatzekoa. |
Azterketa eta sintesia | Informazioa antolatzeko eta egituratzeko gaitasuna, guztiaren, zatien eta horien arteko harremanen ezagutza sakonago bat izateko. |
Ezagutzak aplikatzea | Eskuratutako jakintzak praktikan jartzea, ataza berriak egiteko edo arazoak ebazteko. |
Ikertzea eta esperimentatzea | Elementu, fenomeno edo egoera oro arretaz eta arduraz ikertzea, hipotesi edo printzipio ezberdinen egiatasuna edo garrantziaren probak egiteko, aurkitzeko edo zehazteko. Esperimentatzeko eta taldean lan egiteko prest egotea. |
Komunikazioa eta informazioaren transmisioa | Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna, eta informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publiko espezializatu bati nahiz ez espezializatuari helarazteko gaitasuna. |
Informazioa bilatzea eta interpretatzea | Datu-iturri garrantzitsuak biltzeko, horien arteko harremanak ezartzeko, maneiatzeko eta interpretatzeko gaitasuna, gizarte, zientzia edo etika izaerako gaiei buruzko iritzi burutsuak eman ahal izateko. |
Argudiatzea eta konbentzitzea | Argudiatzea: Arrazoiketa ezberdinak eztabaidatzeko eta ulertzeko gaitasuna. Ikuspegi ezberdinetatik arrazoitzeko eta diskurtso-mota ezberdinetan hutsuneak hautemateko gaitasuna. Konbentzitzea: Beste pertsona batzuk zerbait egitera edo pentsatzera eramateko gaitasuna, arrazoiekin eta argudioekin. |
Lidergoa eta iniziatiba | Lidergoa: Erabakiak eta erantzukizunak hartzeko gaitasuna eta beste pertsona batzuk helburu komun baten bilaketan parte hartzera inspiratzeko gaitasuna. Iniziatiba: Ideiak ekintza bilakatzeko gaitasuna. Ekintzei ekiteko eta helburuak lortzeko bulkada. |
Sormena eta berrikuntza | Irtenbide berriak, ezberdinak eta originalak sortzeko gaitasuna, egoerei edo arazoei irudimenezko erantzunak emateko. |
Talde-lana | Talde-proiektuetan txertatzeko, taldeko gainerako pertsonekin lankidetzan aritzeko eta helburu komun bat lortzeko beharrezko eginkizunak burutzeko gaitasuna. |
Egokitzapena | Egoera berrietara egokitzeko eta ohitzeko gaitasuna. Gerta daitezkeen aldaketen aurrean malgutasuna eta tolerantzia izatea. |
Autonomia | Ikaskuntzan edo lanean autorregulatzeko gaitasuna, eta ekintzak antolatzeko eta horien erantzukizuna hartzeko gaitasuna. Berrikuntza ezberdinak nork bere egiteko gaitasuna. |
Gatazken ebazpena | Bitartekaritza lanetan aritzeko, negoziatzeko eta uztartzeko gaitasuna. |
Arazoen ebazpena | Arazo bat onartzen eta aztertzen jakitea, funtsezko osagaiak identifikatuz, eta hura konpontzeko estrategia bat planifikatzea. |
Planifikatzea eta koordinatzea | Ideia bat diseinatzea eta zuzentzea proiektu batean zehaztu arte, eta helburuak lortzeko beharrezko denbora eta jarduerak planifikatzea. Pertsonen proiektuko parte-hartzea antolatzea. |
Hizkuntzetarako erraztasuna | Hizkuntzetarako erraztasuna, oroimena eta ulertzeko gaitasuna. |
Gaitasun digitalak | Komunikaziorako, informazioaren bilaketarako eta datuen tratamendurako tresna informatikoekin trebeak izatea. |
Gaitasunak, era zabal batean, eginkizunak burutzea eta arazoak konpontzea ahalbidetzen duten ezagutza, gaitasun, esperientzia, bertute eta balioen bilduma gisa defini daitezke, lan-jarduera zehatz bat egikaritzean ikusi eta egiaztatu daitezkeenak. Gaitasunak, orokorrean, kognitiboak (pentsamendu logikoaren, intuitiboaren eta sortzailearen erabilera barne hartzen dutenak) eta praktikoak (eskuen abilezia eta metodoen, materialen eta tresnen erabilera barne hartzen dutenak) izan ohi dira.
Gai honi dagokionez, ez dago sailkapen normalizaturik edo bakarrik, baina erakunde batzuek beraienak ezarri dituzte.
Adibidez, Europar Batasunean, ESCO (European Skills, Competences, Qualifications and Occupations) daukagu, EBko lan-merkaturako, hezkuntzarako eta prestakuntzarako trebetasun, gaitasun, kualifikazio eta lanbide egokiak sailkatzen dituena. 2.942 lanbideren deskribapena ematen du eta lanbide horiekin lotutako 13.485 gaitasun definitzen ditu. Ezagutzaren (ikerketa- edo lan-esparru batekin lotuta), abilezien (ezagutzak arazo baten ebazpenean aplikatzeko "skills"-ak) eta gaitasunen (ezagutzak eta trebeziak egoera praktikoetan erabiltzeko gaitasuna) arteko ezberdintasuna, zeintzuek aldi berean, zeharkakoak, sektore anitzekoak, sektore zehatzekoak edo lanbide zehatzekoak izan daitezkeen.
Europan Gaitasun Digitalen Europako Markoa ere garatu da, DigComp, herritarren gaitasun digitalak hobetzeko diseinatutako tresna gisa (Euskadin Ikanos proiektutzat ezagutzen da).
Erabilgarritzat hartzen ditugun beste erreferentzia batzuk O’Net (U.S. Department of Labor) eta National Skills Commission (Minister for Employment, Skills, and Employment, Australiako Gobernua) dira.
Baina aurreko kasu guztietan, lan-esparrura oso orientatuta daude.
Espainiako unibertsitateek ere ikasleek euren graduetan eskuratzen dituzten gaitasunen sailkapenak erabiltzen dituzte (adibidez, ekonomia gradurako, hainbat unibertsitateren erreferentziak ikus ditzakezue hemen, hemen, hemen edo hemen). Baina lortu nahi ditugun gaitasunak sartzeko gaitasunak dira, ez irtetean dituztenak, nahiz eta ziur aski, lehenengoek bigarrenak lortzea erraztu.
LOMCE Legeak zazpi gaitasun komun zehazten ditu lehen hezkuntzarako, derrigorrezko bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako:
‘UPV-EHUko zeharkako gaitasunen katalogoak’ etorlan proiektu honetan garatu ditugun gaitasun eta interesen egitura lantzeko oinarri gisa balio izan du.
Azkenik, gure ‘gaitasunen eta interesen’ egitura bat sortu dugu, aurreko sailkapenetan oinarrituta, ikasleei bigarren hezkuntzatik edo batxilergotik unibertsitateko edo lanbide heziketako gradu baterako trantsizioa neurri handi batean eta arrakasta handiagoarekin egitea erraztuko dieten gaitasunak, trebeziak, abileziak eta interesak eskaintzeko helburuarekin.
Jakina, gaitasunen artean maila ezberdinak daude eta batzuek ez dituzte beste batzuek baztertzen, beraz, ikasketa jakin bat aukeratzean orientabide gisa balioko duen erreferentzia bezala soilik eskaintzen dugu.