Gora
etorlan hobetzen lagundu nahi diguzu?Itxi
Bilatu
Itxi
EtorLan

Zure interesekoa

Gaitasun ez kognitiboak eta Unibertsitatea

05/04/2021 | Etorlan
Gogokoenak

Partekatu

Twitterren partekatu Facebooken partekatu Whatsappen partekatu Emailez partekatu
Gaitasun ez kognitiboak eta Unibertsitatea

Carlos III Unibertsitateko María Ramos ikerlariaren txosten batek, Politikon-en argitaratuak, adierazten du unibertsitateko titulua duten langile gehienek uste dutela euren "izateko moduak" (izaera, gizarte-gaitasunak, komunikazioa edo taldean lan egiteko gaitasuna) asko edo nahikotxo lagundu diela lan hori lortzen.

Egiaz, norbere izaerarekin eta harremanak ezartzeko moduarekin lotutako alderdi hauek, gehienetan, jakintzak berak baino garrantzi handiagoa izaten dute lan bat aurkitzeko unean.

Unibertsitateko titulua duten pertsonen laneratzeari buruz EINak 2014an egindako inkestako datuen arabera, tituludunen % 81entzat oso edo nahiko garrantzitsua da, hizkuntzak jakitea baino gehiago (% 46), informatika eta teknologia berriak ezagutzea baino gehiago (% 50) eta ezagutza teorikoak eta praktikoak izatea baino gehiago (% 70 eta % 74, hurrenez hurren).

Gaitasun “bigunei” buruzko ebidentzia irmoa

Gaitasun kognitiboez harago doazen gaitasunak zertxobait etereoak eta sailkatzeko eta zenbatzeko zailak izan daitezke. Are zailagoa izan daiteke lana aurkitzearen arrakastan duten eragina identifikatzea. Hala ere, egiaz, gaitasun ez kognitiboak edo gaitasun "bigunak" (soft skills), neurtu egin daitezke eta, gainera, bizitzako alderdi oso garrantzitsuetan duten aurresateko gaitasuna egiaztatu da, esaterako, hezkuntzaren eta lanaren arloetako emaitzetan.

Iraunkortasuna, motibazioa, ardura, enpatiarako gaitasuna, eta bereziki, anglosaxoiek conscientiousness izenez esaten diotena (antolatua, arduratsua eta langilea izateko joera, "arretatsu" gisa itzuli dezakeguna), lan-jarduera eta ordainsariak hobekien iragartzen dituen izaeraren ezaugarrietako bat da.

Gainera, honen guztiaren arabera, “izateko modua” gisa laburtutako faktore hauek garrantzitsuak dira enplegu aukera askotan. Unibertsitateko titulua duten pertsonen lanbideei erreparatzen badiegu, hurrengo grafiko honek adierazten duen bezala, soft skills horiek, askotan, prestakuntzari egokitutako lan bat lortzeko faktore garrantzitsuenak direla ikusiko dugu. Ikus daitekeen bezala, zuzendaritza eta gerentziako postuetan, pertsonaren izateko moduak ezagutza teorikoek eta praktikoek baino garrantzi handiago dute, eta gauza bera gertatzen da ingeniari, abokatu, ekonomialari, gizarte-zientziako langile eta irakasleen kasuan ere.

 

Beste ikerketa eta txosten batzuek ere gertaera horiek baieztatzen dituzte. Adibidez, “erantzukizunak hartzeko gaitasuna”, “laneko konpromiso etikoa” eta “arazoak ebazteko gaitasuna” dira enplegu-emaileek gehien eskatzen dituzten gaitasunak, Unibertsitateko Enplegagarritasunaren eta Enpleguaren Behatokia barometroan inkestatutako ikasleen arabera. Eta AQUren laneratzeari buruzko inkestaren arabera, Kataluniako unibertsitate-sistema ebaluatzeko agentzia, "laneko erantzukizuna", "ikasteko gaitasuna" eta "talde-lana" dira enplegu-emaileek graduatu berriak kontratatzean gehien kontuan hartzen dituzten gaitasunak. Aipatu gaitasunak eta Valentziako Erkidegoko Enplegagarritasunaren Liburu Berdean jasotzen direnak oso antzekoak dira, izan ere, bertan, "taldean lan egiteko gaitasuna", "aldaketetara egokitzeko gaitasuna" eta "ideia eta irtenbide berriak aurkitzeko gaitasuna" identifikatzen dira enplegu-emaileek unibertsitateko ikasleak kontratatzean gehien bilatzen dituzten gaitasun gisa.

Horrek, noski, ez du esan nahi ezagutzak eta jakintzak izatea ez dela garrantzitsua. Aitzitik, ebidentziak erakusten duenaren arabera, gaitasun kognitiboak ziurtzat hartzen dira eta beharrezkoak dira, baina ez dira nahikoa.

Honako hau artikuluaren laburpen bat da eta hemen irakur daiteke osorik.

© 2021 Politikon (contacto@politikon.es). Lizentzia Creative Commons.

Albiste gehiago
etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu