Gora
etorlan hobetzen lagundu nahi diguzu?Itxi
Bilatu
Itxi
EtorLan

Zure interesekoa

Euskal unibertsitateetan sartzeko gutxieneko notak

03/05/2021 | etorlan
Gogokoenak

Partekatu

Twitterren partekatu Facebooken partekatu Whatsappen partekatu Emailez partekatu
Euskal unibertsitateetan sartzeko gutxieneko notak
Unibertsitatera sartzeko hainbat bide daude, bakoitzaren kolektiboaren arabera (adibidez, ezberdina da 25 urtetik gorakoentzat, lan-esperientzia duten 40 urtekoentzat, 45 urtekoentzat, edo unibertsitateko tituludunentzat, leku-kopuru bat gordetzen baitzaie), baina gehienak Batxilergotik eta Goi-mailako Lanbide Heziketatik iritsitako ikasleak dira.
Gainera, unibertsitate pribatuek (Deusto, Mondragon eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea, Euskadin) berariazko sarrera-probak egiten dituzte, balioztapen-arau zehatzak dauzkate eta ez dira UPV-EHU unibertsitate publikoko arauekin zuzenki konparagarriak.
Hortaz, zentro batera sartzeko beharrezko notak ezagutzean, bi puntu horiek kontuan hartu behar dituzu.
UPV-EHU unibertsitate publikoan Batxilergotik sartzeko notak
Kasu guzietan, selektibitatea edo USE proba egin beharko duzu, bi fasez osatuta dago: sartzekoa edo derrigorrezkoa (notak ez dira iraungitzen eta 0tik 10era kalifikatzen da) eta onartzekoa edo hautazkoa (bi urtera iraungitzen dira eta aurreko faseko notari 4 puntu gehitzeko aukera ematen du).
Ikasleak proba hau gaindituko du honako kalifikazioa lortzen duenean:
  • gutxienez, 4 puntu sartzeko fasearen kalifikazioan (4 puntu baino gutxiago bada, hurrengo deialdian berriz aurkeztu beharko zara proba honetara), eta
  • 5 puntu edo gehiagoko nota bat, batxilergoko batezbesteko notaren % 60 eta sartzeko faseko kalifikazioaren % 40aren batezbesteko haztatuaren emaitza gisa.
Unibertsitatera sartzeko lor daitekeen gehieneko nota 10 puntukoa da (ez nahastu guztizko onarpen-notarekin, 14ra artekoa izan baitaiteke), eta unibertsitatean leku bat eskatzeko izan beharreko gutxieneko nota 5 puntukoa da.
Graduko ikasketa batzuetan, ikasleek eskatzen duten leku-kopurua baino gehiago eskaintzen dira, beraz, 5eko nota batekin sar daiteke. Baina ikasketa gehienetan, eskaera eskaintza baino handiagoa izaten da, hortaz, onarpen-nota bat (gutxieneko nota) aplikatzen da.
 
Eskaera-kopurua eskaintzen den leku-kopurua baino handiagoa den graduetan, plaza horiek esleitzeko, onarpen-nota erabiliko da; hori kalkulatzeko, unibertsitatera sartzeko notari hautazko faseko ikasgaietan lortutako nota haztatuak gehitzen zaizkio:
Onarpen-nota = 0,6* BN + 0,4* SFN + K1* G1 + K2* G2 + K3*G3
  • BN = batxilergoko nota
  • SFN = sartzeko faseko nota
  • G1, G2 eta G3 = hautazko fasean gainditu dituzun gaietako notak, onarpen-nota hoberena ematen dutenak.
  • K1, K2 eta K3 = haztapen koefizientea (0,1 eta 0,2 artean), unibertsitate bakoitzak hautazko faseko ikasgai bakoitzerako ezartzen dituen gaiei dagokiena, ikasi nahi den graduarekin duen loturaren arabera.
Ikasle batek lor dezakeen gehieneko onarpen-nota 14 puntukoa da.

UPV-EHU unibertsitate publikoan Goi-mailako Lanbide Heziketatik sartzeko notak

Goi-mailako Lanbide Heziketako titulu bat duten pertsonek ere unibertsitatean sartzeko eta onartzeko nota bat daukate.
Unibertsitatean sartzeko nota (USN) lanbide heziketako batezbesteko nota izango da (onarpen-nota hobetzera aurkez daitezke azterketako edozein xede-gaira, enborrekoak barne). Zikloaren lanbide-familiak lehentasuna izango du horrekin lotutako jakintza-adarreko graduetan onartzeko.

Eskaera-kopurua eskaintzen den leku-kopurua baino handiagoa denean, onarpen-nota (ON) selektibitatearen onarpen-fasean lortzen dena izango da (ikasleak berak aukeratutako lau ariketa egin ditzake eta 3 nota onenak aukeratuko dira, baldin eta 5eko nota gainditzen badute).

Onarpen-nota (ON)= USN + K1* G1 + K2* G2 + K3*G3
  • USN = lanbide heziketako batezbesteko nota
  • G1, G2 eta G3 = hautazko fasean gainditu dituzun gaietako notak, onarpen-nota hoberena ematen dutenak.
  • K1, K2 eta K3 = haztapen koefizientea (0,1 eta 0,2 artean), unibertsitate bakoitzak hautazko faseko ikasgai bakoitzerako ezartzen dituen gaiei dagokiena, ikasi nahi den graduarekin duen loturaren arabera.
 
UPV-EHUko GUTXIENEKO NOTAK, 2020/21 IKASTURTEKO GRADU ETA CAMPUS EZBERDINETARAKO
 
2020/2021 ikasturtea
(*) Plaza hutsak. (─) Sarbiderik gabe. (E) Ezohiko deialdiko nota.
Plaza-kopurua Kopuru generikoa Batxilergoa + LH Tituludunak (plazen % 2) 25 urtetik gorakoak (plazen % 2) 45 urtetik gorakoak (plazen % 1) Lan-esperientzia dutenak (plazen % 1)
ARABAKO CAMPUSA            
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza 110 6690 * * 5.750 *
ADE. + Ing. Informatikoa Informaz. Sist. Kudeak. (Gradu bikoitza) 15 10048 * 5.505 * -
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak 100 11434 8800 * * *
Elikagaien Zientzia eta Teknologia 40 9044 7642 * * *
Ingurumen Zientziak 50 9023 * 5.000 6267 *
Haur Hezkuntza (Euskara) 110 8580 7795 * * *
Lehen Hezkuntza (Euskara) 110 9246 8520 * * *
Bigarren Hezkuntza (hirueleduna) 30 9568 8299 * * *
Erizaintza (atxikia) 80 11700 8710 6482 8900 5150
Ingeles Ikasketak 100 9176 7500 * * *
Euskal Ikasketak 80 6664 8685 * * *
Farmazia 125 10634 7300 * * *
Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika (gradu bikoitza) 15 12442 7860 * * -
Filologia 80 9032 8934 * * *
Geografia eta Lurralde Antolakuntza 60 * 6.070 * * *
Historia 110 8668 7753 6109 8675 *
Artearen Historia 60 E 7,148 7010 * * *
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza 60 * 7.930 * * *
Automobilgintzaren Ingeniaritza 40 10531 * * * *
Kudeaketa eta Informazio Sist. Ing. Informatikoa 45 9316 7960 * * *
Ingeniaritza Mekanikoa 85 * 7.197 * * *
Ing. Mekanikoa + ADE (gradu bikoitza) 15 9330 * * * -
Industria Kimikaren Ingeniaritza 40 * 6.420 * * *
Giza Nutrizioa eta Dietetika 50 10474 8381 5067 8500 5000
Gizarte Langintza 125 7962 7930 * * *
Itzulpengintza eta Interpretazioa 60 10204 9421 * * *
GIPUZKOAKO CAMPUSA            
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza 200 7023 * * * *
ADE + Zuzenbidea (gradu bikoitza) 30 10758 8228 5009 6200 -
Gizarte Antropologia 55 6416 7015 6013 6050 *
Arkitektura Teknikoa 75 * * * * *
Kriminologia 60 10132 7300 6575 6750 9500
Zuzenbidea 120 9488 9075 * 7.900 *
Haur Hezkuntza (Euskara) 90 8970 8478 * * *
Lehen Hezkuntza (Euskara) 180 9100 8259 * * *
Gizarte Hezkuntza 80 9179 7759 * * *
Erizaintza 120 11673 8600 6975 6350 8500
Filosofia 55 8433 7290 7907 7975 *
Arkitekturaren Oinarriak 150 E 6,372 * * * -
Ingeniaritza Zibila 50 * * * * *
Ingeniaritza Elektrikoa 50 * * * * *
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza 105 * * * * *
Energia Berriztagarrien Ingeniaritza 70 6810 * * * *
Ingeniaritza Informatikoa 135 8339 * * * -
Ingeniaritza Mekanikoa 105 * * * * *
Ingeniaritza Artifiziala 40 11262 8342 5882 * -
Ing. Mekanikoa + Industria Ing. Elektron. eta Automatikoa (gradu bikoitza) 15 11751 * 5.038 * -
Pedagogia 55 9594 8552 * * *
Psikologia 250 10138 8020 * * -
Kimika 88 9019 * * * *
BIZKAIKO CAMPUSA            
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza 265 8066 * * * *
Business and Economics (gradu bikoitza) 20 11987 * * * -
ADE + Zuzenbidea (gradu bikoitza) 60 11390 * * * -
Artea 150 7320 7219 * * *
Biologia 90 11691 6473 * * -
Biokimika eta Biologia Molekularra 40 13089 * 5.438 * -
Bioteknologia 40 12587 * 5.009 * -
Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa 75 9035 * * * *
Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia (gradu bikoitza) 10 11822 * * * -
Ikus-entzunezko Komunikazioa 70 10234 5920 * * *
Ikus-entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza (gradu bikoitza) 15 11754 6715 * * -
Kultura Ondareen Kontserbazioa eta Zaharberritzea 50 6017 8299 * * *
Sorkuntza eta Diseinua 100 8300 8118 * * *
Zuzenbidea 90 10925 7789 * * 8.000
Ekonomia 95 7980 6611 * * *
Haur Hezkuntza (Euskara) 120 9014 8245 * * *
Haur Hezkuntza (hirueleduna) 40 8800 7820 * * *
Lehen Hezkuntza (Euskara) 130 9662 8501 * * *
Bigarren Hezkuntza (hirueleduna) 70 10226 8136 * * *
Gizarte Hezkuntza 100 9531 7900 * * *
Erizaintza 165 11923 8785 7410 5325 8000
Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoa 60 6676 * * * *
Fisika 70 12465 8608 5882 * -
Fisika + Ing. Elektronikoa (gradu bikoitza) 20 13124 6539 7394 * -
Fisioterapia 60 11684 8650 6370 * -
Geologia 50 E 6,448 6480 * * *
Negozioen Kudeaketa 220 E 5,000 * * * *
Negozioen Kudeaketa + Lan Harrem. eta Giza Baliab. (gradu bikoitza) 30 9336 * * * -
Ingurumen Ingeniaritza 40 5800 * * * -
Ingeniaritza Zibila 75 * * * * *
Ingeniaritza Elektrikoa 70 * 6.111 * * *
Ingeniaritza Elektronikoa 40 11794 * * * -
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza 130 * * * * *
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza 50 10571 * * * -
Industria Teknologiaren Ingeniaritza 260 6893 * * * -
Kudeaketa eta Informazio Sist. Ing. Informatikoa 70 10642 * * * *
Ingeniaritza Mekanikoa 130 7000 * * * *
Ingeniaritza Kimikoa 80 9038 * * * *
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritza 120 * * * * -
Itsasketa 60 * 6.441 * * *
Marketina 60 8380 6308 * * *
Matematikak 80 12252 * * * -
Medikuntza 200 12823 9550 5363 * -
Medikuntza (Euskara) 130 12629 8760 * * -
Nautika eta Itsas Garraioa 60 * 6.638 * * *
Odontologia 35 12271 * 5.688 * -
Kazetaritza 180 8670 * * * *
Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak (gradu bikoitza) 15 11716 * * * -
Publizitatea eta Harreman Publikoak 120 9504 6061 * * *
Kimika 80 10819 * * * *
Lan Harremanak eta Giza Baliabideak 90 6656 6920 * * *
Soziologia 75 8058 7581 * * *
 
 
Batxilergo eta Lanbide Heziketarako gutxieneko nota handiena duten UPV-EHU 50 tituluak

 

Mondragon Unibertsitatean Batxilergotik edo Lanbide Heziketatik sartzeko notak

Mondragon Unibertsitatean Batxilergotik edo goi-mailako Lanbide Heziketatik etorritako ikasleak onartzeko, Onarpen-notaren arabera egiten da (gehienez, 14 puntu), zeina kalkulatzeko, sarrera-nota (SN), aurreko ikasketetan egindako curriculumarekin eta modalitatearekin lotutako nota (AIN) eta proba espezifikoak (PE) kontuan hartzen diren, eta ikasketa-adarren arabera,
  • Ingeniaritza, Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa: SN % 70 + AIN % 5 + PE (% 25)
  • Enpresen kudeaketa, Ekintzailetza eta Gastronomia: SN % 60 + AIN % 5 + PE % 35
 
Non:
  • Batxilergoko Azken Ebaluazioa (BAE) gainditu duten Batxilergoko ikasleentzako ON: Batxilergo Amaierako Nota = 0,4 x BAE + 0,6 x Batxilergoko batezbesteko nota
  • Lanbide Heziketako Goi-mailako Teknikarientzako ON: Batxilergo Amaierako Nota = Zikloaren batezbesteko nota
 
Mondragon Unibertsitateko graduetan onartua izateko gutxieneko nota. 2020-21 ikasturtea (gehienez, 14 puntu, hezkuntza izan ezik)
Tituluaren izena Zentroaren izena Leku-kopurua Egresatuen kopurua Onartzeko gutxieneko nota
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Enpresagintza Fakultatea (Oñati) 70 46 7,71
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Enpresagintza Fakultatea (Irun) 55 28 7,97
Ikus-entzunezko Komunikazioa* Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Aretxabaleta) 50 48 5,00
Haur Hezkuntza* Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Eskoriatza) 150 95 5,01
Lehen Hezkuntza* Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Eskoriatza) 225 167 5,00
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak* Gastronomia Zientzien Fakultatea (Donostia) 100 103 5,00
Ingeniaritza Biomedikoa Goi Eskola Politeknikoa 40 34 9,78
Energiaren Ingeniaritza Orona Ideo (Hernani) 40 24 9,27
Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate) 70 47 8,95
Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza Orona Ideo (Hernani) 40 8 9,22
Industria Elektronikoaren Ingeniaritza Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate) 65 41 8,78
Ingeniaritza Mekanikoa Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate) 150 74 8,6
Ingeniaritza Mekanikoa Goi Eskola Politeknikoa (Ordizia) 150 74 8,6
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate) 65 38 8,99
Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza (desagertzear) Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate) * 11 -
Ingeniaritza Informatikoa Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate) 60 20 8,23
Ingeniaritza Mekatronikoa Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate) 40 22 10,44
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) Enpresagintza Fakultatea (Oñati) 36 22 9,87
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) Enpresagintza Fakultatea (Bidasoa) 36 18 10,15
 
(*) Hezkuntzako graduetan, gehiengoa 10 puntutan ezarrita dago.
 
 

Deustuko Unibertsitatean Batxilergotik sartzeko notak

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago dituzten titulu batzuetan, unibertsitate honen sarrera-proba gainditu behar da. Kasu batzuetan, ingeleseko proba egiten da (B2 titulua baldin badu izan ezik).
Batxilergoko 1. mailan, edo DBHko 4. mailaren eta Batxilergoko 1. mailaren artean 8ko batezbesteko nota lortzen duten eta sarrera-proba gainditzen duten hautagaiekin, gainera, aurrez aurreko elkarrizketa bat egingo da, graduan zehar ikaskuntzen garapen egokirako beharrezko gaitasunetan duten menderatze-maila ebaluatzeko helburuarekin.
 
 
 
Deustuko Unibertsitateko graduetan onartua izateko gutxieneko nota eta eskaintza. 2020-21 ikasturtea
Tituluaren izena Zentroaren izena Leku-kopurua Egresatuen kopurua
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Ekonomia eta Enpresa Zientziak-DBS (Bilbo) 240 196
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Ekonomia eta Enpresa Zientziak-DBS (Donostia) 180 158
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak (JFKZ) Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea (Bilbo) 110 129
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak (JFKZ) Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea (Donostia) 60 38
Komunikazioa Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea (Donostia) 125 63
Zuzenbidea Zuzenbide Fakultatea (Bilbo) 370 274
Zuzenbidea Zuzenbide Fakultatea (Donostia) 80 47
Haur Hezkuntza Begoñako Andramari (Bilbo) 75 70
Lehen Hezkuntza Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea (Bilbo) 110 122
Lehen Hezkuntza Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea (Donostia) 60 62
Lehen Hezkuntza Begoñako Andramari (Bilbo) 150 75
Gizarte Hezkuntza Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea (Bilbo) 75 58
Gizarte Hezkuntza Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea (Donostia) 35 21
Euskal Filologia (desagertzear) Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea (Bilbo) 40 1
Filosofia, Politika eta Ekonomia Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea (Bilbo) 40 10
Giza Zientziak (desagertzear) Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea (Bilbo) 40 8
Industria digitala Ingeniaritza Fakultatea (Gasteiz) 40 0
Industria Diseinuko Ingeniaritza Ingeniaritza Fakultatea (Bilbo) 60 41
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza Ingeniaritza Fakultatea (Bilbo) 60 15
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza Ingeniaritza Fakultatea (Bilbo) 60 11
Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza (desagertzear) Ingeniaritza Fakultatea (Bilbo) 40 1
Industria Teknologien Ingeniaritza Ingeniaritza Fakultatea (Bilbo) 120 55
Ingeniaritza Informatikoa Ingeniaritza Fakultatea (Bilbo) 120 47
Ingeniaritza Informatikoa Ingeniaritza Fakultatea (Donostia) 30 23
Ingeniaritza Mekanikoa Ingeniaritza Fakultatea (Bilbo) 55 15
Euskal Hizkuntza eta Kultura Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea (Bilbo) 35 17
Hizkuntza Modernoak Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea (Bilbo) 75 35
Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea (Bilbo) 65 36
Psikologia Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea (Bilbo) 180 174
Nazioarteko Harremanak Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea (Bilbo) 55 91
Lan Harremanak Zuzenbide Fakultatea (Bilbo) 65 13
Gizarte Langintza Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea (Bilbo) 40 71
Gizarte Langintza Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea (Donostia) 40 54
Turismoa Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea (Bilbo) 90 39
Turismoa Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea (Donostia) 60 35
Medikuntza Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea (Bilbo) 80 Na
Fisioterapia Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea (Donostia) 120 Na
Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala Ingeniaritza Fakultatea (Bilbo) 60 Na
Robotikako Ingeniaritza Ingeniaritza Fakultatea (Bilbo) 45 Na
 
 
 

Tecnun-Nafarroako Unibertsitatean Batxilergotik sartzeko notak

Nafarroako Unibertsitatea-Tecnun-eko Donostiako Campusean ingeniaritzako graduak ikasi ahal izateko ere, matematika eta fisikako onarpen-proba espezifiko bat egiten da, eta horietako gutxieneko notak ez dira aurrekoekiko konparagarriak.
 
Nafarroako Unibertsitatea-Gipuzkoako Campuseko (Tecnun) graduetan onartua izateko gutxieneko nota. 2020-21 ikasturtea
Tituluaren izena Zentroaren izena Leku-kopurua Egresatuen kopurua
Industria Teknologien Ingeniaritza Tecnun - Ingeniaritza Eskola (Nafarroako Unibertsitatea) 60 46
Ingeniaritza Mekanikoa Tecnun - Ingeniaritza Eskola (Nafarroako Unibertsitatea) 60 53
Ingeniaritza Elektrikoa Tecnun - Ingeniaritza Eskola (Nafarroako Unibertsitatea) 30 11
Industria Elektronikoaren Ingeniaritza Tecnun - Ingeniaritza Eskola (Nafarroako Unibertsitatea) 30 18
Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza Tecnun - Ingeniaritza Eskola (Nafarroako Unibertsitatea) 30 18
Ingeniaritza Biomedikoa Tecnun - Ingeniaritza Eskola (Nafarroako Unibertsitatea) 60 58
Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Tecnun - Ingeniaritza Eskola (Nafarroako Unibertsitatea) 40 29
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza Tecnun - Ingeniaritza Eskola (Nafarroako Unibertsitatea) 60 55
 
Albiste gehiago
etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu