Gora
etorlan hobetzen lagundu nahi diguzu?Itxi
Bilatu
Itxi
EtorLan

Zure interesekoa

Euskadin, industria da batezbesteko soldata handiena duen sektorea

09/04/2021 | Etorlan
Gogokoenak

Partekatu

Twitterren partekatu Facebooken partekatu Whatsappen partekatu Emailez partekatu
Euskadin, industria da batezbesteko soldata handiena duen sektorea

Industria izan zen 2018. urtean urteko batezbesteko soldata handiena izan zuen sektorea, 35.086 eurokoa izan baitzen, Euskadiko batezbestekoa baino % 7 handiagoa eta Espainia osoko industriaren sektoreko batezbestekoa baino % 17,7 handiagoa, EINren Lau Urtez Behingo Soldata-egituraren Inkestako datuen arabera[1].

Eraikuntzaren sektorean, 28.499 euroko batezbesteko soldata dago, Espainian aipatu sektoreak duen batezbesteko soldata baino % 18,3 handiagoa.

Zerbitzuen sektorean, aldiz, 32.264 euroko batezbesteko soldata dago, Espainiako batezbesteko soldata baino % 15 handiagoa.

Bereizketa handiago batekin, 27 adarren artean, honako adar hauek 40.000 euroko batezbesteko soldata gainditzen dute: energia elektrikoa, gasa eta lurrunaren adarrak (61.871 euro), Finantza-jardueren eta aseguruen adarrak (51.657euro), Bestelako produktu mineral ez metalikoak (44.705 euro), Industria estraktibistak (42.728 euro) eta Administrazio Publikoak (41.028 euro).

Aldiz, honako adar hauek 28.000 euro baino gutxiagorekin agertzen dira: Arte grafikoen adarra (27.928 euro), Enpresentzako bestelako jarduera osagarriak (25.460 euro), Elikadura, ehungintza eta jantzigintzaren industriak (25.058), Txikizkako merkataritza (22.278), Bestelako zerbitzu pertsonalak (22.172 euro) eta Ostalaritza (20.340 euro).

2018an, sektore publikoko urteko soldata 41.701 eurokoa izan zen, sektore pribatukoa baino % 28,7 handiagoa, 2014az geroztik % 5,9 hazi baitzen, pribatuko % 1arekin alderatuz.



[1] Lau Urtez Behingo Soldata-egituraren Inkesta Espainian ordainsariei buruz egiten den estatistika-eragiketa osoena da. Nagusiki, urteko batezbesteko irabaziari eta ordainsarien banaketari buruzko informazioa ematen du, hainbat aldagairekin gurutzatuta, esaterako, okupazioa, jarduera-adarra, kontratu-mota, antzinatasuna edo enpresaren tamaina. Hala ere, emaitzak nazio-mailan soilik eta autonomia-erkidegoen arabera eskaintzen dira

 

Albiste gehiago
etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu