Gora
etorlan hobetzen lagundu nahi diguzu?Itxi
Bilatu
Itxi
EtorLan

Zure interesekoa

Euskadin erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetan sartzeko gutxieneko notak

etorlan
Gogokoenak

Partekatu

Twitterren partekatu Facebooken partekatu Whatsappen partekatu Emailez partekatu
Euskadin erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetan sartzeko gutxieneko notak
Unibertsitatean gertatzen den era berean, Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetarako ere hainbat sarbide ezberdin daude, bakoitzaren kolektiboaren arabera (adibidez, desgaitasunak dituzten pertsonentzat edo goi-mailako kirolarientzat erreserba bat dago), hala ere, Erdi-mailako Zikloetako ikasle gehienak DBHtik (% 65eko kuota gordeta) edo Oinarrizko Lanbide Heziketatik (% 20) etortzen dira, eta Goi-mailako Prestakuntza-zikloetan, ikasleak Batxilergotik (% 60) edo Erdi-mailako Zikloetatik etortzen dira (% 20).

Halako titulurik ez daukatenentzat, berariazko sarrera-proba egoten dira, erreserbatutako plazen zati batekin.

Hala, Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetarako sarrera-notak edo gutxieneko notak plaza bat lortu zuen azken ikaslearen notari erreferentzia egiten dioten adierazleak dira, joan zen ikasturtean zehar, eskaerak eskaintza gainditzen zuen zikloetan lortu zuen notari dagokionez.

Hortaz, ziklo batek sarrera-nota ezberdina izan dezake zentro bakoitzean, hura ikasteko eskaera egin duten ikasle-kopuruaren araberakoa izaten baita, eta urtero aldatzen da, eskaeraren eta zentroak eskaintzen dituen plazen arabera. Gainera, zikloetarako sarbide bakoitzean plazen ehuneko bat gordeta egoten da, beraz, sarbide bakoitzeko gutxieneko notak ezberdinak izan daitezke.

Orokorrean, aurrez lanbide-familia bereko prestakuntza-ziklo bat egin duten ikasleek edo egin nahi duten zikloaren ikasketa-arloarekin lotutako Batxilergoaren modalitate bat egin dutenek aldeko puntuak izaten dituzte.

Prestakuntza-ziklo eta zentro gehienetan, ez da gutxieneko hori egoten (sartzeko, nahikoa da tituluen baldintzak betetzea), baina eskaera gehien izaten duten kasu batzuetan aplikatzen dira.

Erdi-mailako prestakuntza-zikloetan sartzeko gutxieneko notak

Erdi-mailako Prestakuntza-zikloen kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatua edo goragoko maila akademikoa duten pertsonei dagokienez, eskaerak ikaslearen jatorriaren arabera edo aurrez gainditutako ikasketen batezbesteko nota (DBHko batezbesteko nota, edo halakorik ez badago, DBHko ikasturte bakoitzean lortutako batezbesteko noten batezbesteko aritmetikoa) edo sarrera-nota kontuan hartuta ordenatzen dira.

Erdi-mailako Prestakuntza-zikloetan sartzeari dagokionez, Oinarrizko Lanbide Heziketa egin ondoren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako amaierako nota bloke komunekin lotutako moduluetan lortutako batezbestekoa izango da.

Erdi-mailako Prestakuntza-zikloetan sartzeko, aipatu titulurik izan gabe, sarrera-proba bat egiten da eta bertan lortutako emaitza sarrera-nota izango da.

Goi-mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetan sartzeko gutxieneko notak

Goi-mailako Prestakuntza-zikloetan sartzeko, Batxilergoko titulua edo titulu baliokide bat duten pertsonei dagokienez, ikasi nahi den tituluak agintzen duen Batxilergoaren modalitatea eginda daukatenak lehenesten dira eta, bestela, tituluan aipatzen den ikasgaia gainditu dutenak. Plaza lortzen dutenak eta lortzen ez dutenak mugatzeko, lehentasuna ezarri ondoren, eskaerak bakoitzaren ikasketa-espedientearen arabera ordenatuko dira.

Erdi- edo Goi-mailako Teknikariaren titulu bat izanik sartzearen kasuan, egiaztatzen duten Erdi-mailako tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean antzekotasuna  dutenei emango zaie lehentasuna, eta bestela, eskaerak ikaslearen jatorriaren arabera ordenatu ondoren, aurrez gainditutako ikasketetako batezbesteko nota hartuko da kontuan.

Nola egiten da Lanbide Heziketaren modalitate Dualeko Ziklo bat?

LH Dualak, hezkuntza-zentroaren eta enpresaren artean partekatutako ikasketa-prozesu baten bitartez, Lanbide Heziketako titulu bat lortzea ahalbidetzen du.

Modalitate Dualean, Lanbide Heziketako ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleek har dezakete parte, erdi-mailako nahiz goi-mailako zikloetan, 1. mailako ikasgai guztiak gainditu ondoren.

Modalitate hau lan-kontratu baten bidez (Heziketa eta Ikaskuntzarako kontratua, gehienez, 24 bete arte) edo beka baten bidez egin daiteke (parte hartzen duten zentroen eta enpresen arteko lankidetza-hitzarmen bat, ez dago adin-mugarik).

Eta bi modu daude, 2 eta 3 urtekoak: lehenengo ikasturteko jarduera, beti, hezkuntza zentroan bakarrik egiten da eta hurrengoak, zentroa eta enpresa txandakatuz gauzatzen dira.

Lanbide Heziketako Ziklo bat urrutitik ere ikasi daiteke

Euskadin, Lanbide Heziketako Ziklo bat urrutitik ikasteko, baliotasun osoarekin, Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHII-ren bitartez (www.birt.eus) egin daiteke, zeinak gaur egun, honako prestakuntzak eskaintzen dituen:

Erdi-mailako zikloak
  • Instalazio elektriko eta automatikoak
  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta
  • Sukaldaritza eta gastronomia
  • Osasun-larrialdiak

Goi-mailako zikloak.
  • Fabrikazio mekanikoko diseinua
  • Administrazioa eta finantzak
  • Web aplikazioen garapena
  • Plataforma anitzeko aplikazioen garapena
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
  • Sareko informatika-sistemen administrazioa
Goi-mailako Ziklo batetik Unibertsitatera sartzea

Goi-mailako Prestakuntza-ziklo bat egin duten pertsonek ez daukate Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa-USE egiteko eta gainditzeko beharrik (baina borondatez aurkeztu daiteke, onarpen-nota hobetzeko). Unibertsitatean sartzeko nota (USN) zikloaren batezbesteko nota izango da.

Kontuan izan behar da, jatorriko Zikloaren lanbide-familiak lehentasuna duela horrekin lotuta dauden ezagutza-adarretako graduetan onartua izateko (ikus UPV-EHUren loturak).

Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetako moduluak unibertsitateko graduetako kredituekin baliozkotu daitezke, betiere, egoki den gradua egingo den Unibertsitateak behar bezala araututa baldin badauka.
Albiste gehiago
etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu etorlaneko newsletterera harpidetu nahi duzu? Buletinera harpidetu