Arte irakaskuntzek egoera berezia dute goi-mailako irakaskuntzaren esparru orokorrean, baina etorlanen ez ditugu albo batera uzten, zeren eta gizarte garatuetan sormenak eta kulturak duten garrantzia gorakorraz gain, ikasleek eskatzen dituzten ikasketetako bat izan daitezke (orokorrean oso bokaziozkoak izaten dira) eta ikasleen profil eta gaitasunetara egokituta egon daitezke.
Lehenik eta behin, arte-irakaskuntza kontzeptua oso orokorra izan daiteke, eta unibertsitate-sistemak eskaintzen dituen titulazio batzuk horren barnean egon daitezke, adibidez Arteko, Kontserbazioko, Kultura Ondasunak Zaharberritzeko eta Sorkuntza eta Diseinuko unibertsitate graduak[1], baita Ikus-entzunezko Komunikazioaren gradua[2] edo orain dela gutxi ezarri diren Entretenimendu Industriarako Musika eta Soinu Ekoizpeneko graduak edo Multimedia gradua[3] ere.
Beste hainbeste gertatzen da Lanbide Prestakuntzan eta goi-mailako ziklo batzuetan, nagusiki Arte Grafikoen edo Irudia eta Soinuaren lanbide arloetan (izan ere, EAEn ez da ematen Arte eta Artisautza lanbide arloa), baita beste hauetan ere: goi mailako Ekoizpen grafikoaren diseinua eta kudeaketa, Argitalpen inprimatuen eta multimedien edizioa, Ikus-entzunezko proiektuak eta ikuskizunak egitea, Ikus-entzunezkoetarako edo ikuskizunetarako edo 3D animazioetarako soinua eta Jolas edo inguru interaktiboak zikloetan edo Bideo, Disc-Jockey eta soinua erdi-mailako zikloan.
Baina artikulu honetan araubide bereziko arte irakaskuntzak, profesionalak eta goi-mailakoak landu nahi ditugu egungo legegintza esparruak (2006ko Hezkuntzaren Lege Organikoa) identifikatzen dituen moduan, hau da, musika eta dantza, arte dramatiko, kultura ondasunen kontserbazio eta zaharberritze, eta diseinu eta arte plastiko ikasketak. Guztiak ere araubide bereziko goi-mailako irakaskuntzak dira, baina ez unibertsitate irakaskuntzak.
Askotariko jatorria dute, adibidez egungo arte plastikoen eta diseinuaren eta kontserbazioren eta zaharberrikuntzaren irakaskuntzen jatorria dira lehen “Arte eta Lanbide Artistikoen Eskolak” deitzen ziren eskola espezializatuak. Hau da, ez dira araubide honetan gerora sartu diren musika eta dantza eta arte dramatikoko ikasketak.
Hezkuntzaren Lege Orokorraren VI. kapituluan arte irakaskuntzak antolatzen dira irakaskuntza oinarrizkoen, profesionalen eta goi-mailakoen artean
Arte irakaskuntzen goi-mailako eskolak goi-mailako hezkuntza esparruaren barnean baina unibertsitate eremutik kanpo daude (hala, arte irakaskuntzako goi-mailako eskola horiek hezkuntza administrazioaren barnekoak dira, eta ez unibertsitatea, hark izaera juridiko propioa eta autonomia osoa aitortua baitu). Modu horretan, arte irakaskuntzen goi-mailako tituluak graduekiko[4] baliokideak dira, baina ez dira graduak beren horretan, nahiz eta haien ikasketa planak Europako goi-mailako hezkuntzaren espaziora eta Bologna prozesura (gaitasunak, metodologiak eta abar) egokitu diren. Hala ere, arte irakaskuntzak hainbat modutan konfiguratuta daude Europako herrialdeetan.
EAEn arte irakaskuntzen goi-mailako lau eskola daude aitortuta:
Goi-mailako ikasketa horiek egiteko beharrezkoa da proba espezifiko batzuk egitea; izan ere, talentua eta sormena izatea ezinbestekoa da irakaskuntza horiek gauzatzeko.
Irakaskuntza profesionalen artean Arte plastikoen eta diseinuaren goi-mailako zikloko irakaskuntzak eskaintzen dira. CAAPDk (Arte plastikoen eta diseinuaren eskola pribatu baimenduna), EASDek (Diseinuko goi-mailako arte irakaskuntzen eskola) eta BHIek (Bigarren Hezkuntzako Institutuak) eta LHIIek (Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak) eman ditzakete. Horietan ikasteko beharrezkoa da batxilergoko titulua edo baliokidea izatea eta proba espezifikoak egitea, ikasleek egiazta dezaten beharrezko trebetasunak eta arte ezagutzak dituztela irakaskuntza horiek aprobetxatzeko (obra grafikoak ere egin behar dira).
EAEn bi ziklo hauek eskaintzen dira:
Goi-mailako zikloa |
Eskola |
Titulartasuna |
Lekua |
Publizitate Grafikoa |
Usandizaga Peñaflorida-Amara BHI |
Publikoa |
Donostia |
Ibarrekolanda BHI |
Publikoa |
Bilbo |
|
Argi Arte CAAPD |
Publikoa |
Bilbo |
|
Argazkigintza |
I-D Arte EASD |
Publikoa |
Gasteiz |
Argi Arte CAAPD |
Publikoa |
Bilbo |
|
Ilustrazioa |
I-D Arte EASD |
Publikoa |
Gasteiz |
Argi Arte CAAPD |
Publikoa |
Bilbo |
|
Dekorazioko proiektuak eta obra zuzendaritza |
Txurdinaga Behekoa BHI |
Publikoa |
Bilbo |
Argi Arte CAAPD |
Publikoa |
Bilbo |
|
Animazioa |
I-D Arte EASD |
Publikoa |
Gasteiz |
Bitxigintza artistikoa |
Bideberri BHI |
Publikoa |
Bilbo |
2020/21 ikastaroko azken datu eskuragarrien arabera, goi-mailako arte irakaskuntzetan matrikulatuta zeuden 757 ikasle: % 46 Arte plastikoak eta diseinuan, % 42 Musikan, % 7 Arte dramatikoan eta % 4 Dantzan.
Irakaskuntza profesionaletan ikasleen bikoitza baino gehiago dago matrikulatuta (1.642 ikasle). Nagusiki Musikan (% 80), % 17 Arte plastikoetan eta % 3 Dantzan (ez dago Arte dramatikoko irakaskuntza profesionalik).
Hala, irakaskuntza horien eskaria nahiko egonkor dago, salbuetsita arte plastikoen eta diseinuaren goi-mailako irakaskuntzak, zeintzuetan eskariak nabarmen hazi diren.
Azkenik, ez dugu daturik ikasketak bukatu dituztenen, irteera profesionalen, enplegagarritasun mailaren, ikasleen gogobetetasunaren, graduazio tasaren eta abarren inguruan, eta Lanbidek ere ez ditu sartu unibertsitate eta Lanbide Heziketa ikasketak bukatu dituztenentzat egiten den Laneratze inkestaren perimetroan. Beraz, ez dugu unibertsitate prestakuntzan edo goi-mailako eta erdi-mailako ziklo profesionalen kasuan eskuratu daitezkeen datuen antzekorik ezta datu konparagarririk[5] ere.
[1] UPV-EHUko Arte Ederren fakultateak eskaintzen dituen graduak.
[2] UPV-EHUko Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Fakultateak, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak eskaintzen duten gradua.
[3] Euneiz-European University Gasteizek Gasteizko campusean eskaintzen dituen graduak.
[4] Goi-mailako arte irakaskuntzak antolatzeko 1614/2009 Errege Dekretuak arte irakaskuntzen unibertsitate izaera aitortzeko ahalegina egin zuen arren, ondoriorik gabe geratu zen Auzitegi Gorenaren epai baten bidez; izan ere, Hezkuntzaren Lege Orokorra ezin da aldatu Errege Dekretu batekin.
[5] 2014an Mikel Cañadak (Musikeneko ikasketa buru eta zuzendari tekniko ohiak) egin zuen azterlan baten berri besterik ez dugu. Kontserbatorioen Kongresu Nazionalean aurkeztu zuen, eta bertan zioen Musikenen ikasketak bukatu dituztenen % 56k irakaskuntzan lan egiten duela eta % 25ek Orkestra Sinfonikoetan, nagusiki EAEn eta Espainiako gainerako lekuetan.