LHko HETEL zentroetako 2020-21eko laneratzeak pandemiaren eraginak jasan ditu, eta hiru etapetan (OLH, EMHZ eta GMHZ), batezbestez, laneratzea % 66koa izan da, eta modalitate dualean % 77koa.
Emakumezko ikasleen ehunekoa % 35ekoa da hiru prestakuntza-etapetan (oinarrizkoa, erdi-mailakoa eta goi-mailakoa).
Enplegagarritasuna handiagoa da ziklo industrialetan (% 68), gizonezko gehiago dago zerbitzuen zikloetan baino, non emakume gehiago dauden, eta non ikasleen % 63k lana aurkitu duten.
Aipagarria da azken urte hauetan Informatika eta Komunikazioaren Familiako zikloak izaten ari diren jarrera (Sareko sistema informatikoen administrazioa, Plataforma anitzen garapena eta Web aplikazioen garapena), gaur egun, % 88ko laneratzea baitute. Baita Fabrikazio mekanikoarenak eta Elektrizitatea-Elektronikarenak ere, zeintzuek % 64 eta % 70eko laneratzea duten, hurrenez hurren.
Osasun-krisia nagusi den urte honetan, Gipuzkoako laneratzea % 80,7koa izan da eta Bizkaian, aldiz, % 60,1eko laneratzea egon da, beraz, horrek adierazten du lehenengo lurraldeko enpresen jarrera arinagoa eta eraginkorragoa izan dela krisi ekonomikoari aurre egiteko garaian.
Honako hauek dira "HETEL zentroetako prestakuntza-zikloen 2020-21eko lan-egoera" enplegagarritasunaren txostenean jasotako ondorio batzuk. Ikerketa hau telefono bidezko 2.200 inkestaren bidez egin da, ikasketak amaitu eta sei hilabetera, 19 lanbide-familiako eta Elkarteko 26 zentroetatik 24tan matrikulatutako ikasleekin harremanetan jarriz, ikasketak 2020ko ekainean amaitu zituztenak.
PRESTAKUNTZA DUALA
Prestakuntza Dualari dagokionez, ikasleen % 18k modalitate honen bidez egin ditu ikasketak, laneratzearen portzentajea % 77tik gorakoa da eta modalitate industrialarekin lotutako lanbide-familietan, portzentaje hori % 100etik hurbil dago.
Beste alde batetik, prestakuntzarekin bat datorren enpleguari dagokion portzentajea, hau da, ikasi duten horretan lan egiten duten ikasleak, LH osoaren % 75 da.
IKASKETEKIN JARRAITZEA
Oinarrizko LHko ikasleen erdiak Erdi Mailako Ziklo bat ikasten jarraitzea erabakitzen du, aldiz, Erdi Mailako ikasleen % 43k Goi-mailako Gradu batekin jarraitzen du. Eta amaitzen dutenen artean, heren batek bere prestakuntza gehiago zabaltzen du, gaitasun osagarriak eskainiko dizkion beste Goi-mailako Ziklo bat edo unibertsitateko gradu bat eginez, era horretan, lan-aukerak areagotuz.