Gora
etorlan hobetzen lagundu nahi diguzu?Itxi
EtorLan

Lege oharra

1. Webgune honen titularraren identitatea

34/2002 Legea beteaz, uztailaren 11koa, Informazioko Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuena, webgune honen titularra hurrengoa dela jakinarazten dizugu:

Sozietatearen izena: ADEGI- Gipuzkoako Enpresarien Elkartea
I.F.Z. zk: G-20054359
Helbidea: Mikeletegi pasealekua 52, 20.009 Donostia
Telefonoa: 943 30 90 30
Faxa: 943 30 91 50
Helbide elektronikoa: adegi@adegi.es
Elkarte Profesionaletan erregistro datuak: erregistroaren zk.: 20/128

2. Webgune honen erabileraren baldintza orokorrak

Webgune honetan nabigatzeak honen “erabiltzaile” bihurtuko zaitu, eta haren Erabilera Baldintza guztiak eta salbuespenik gabe onartzea dakar. Baldintza horiek ADEGIk aldatu ahal izango ditu etorkizunean.

Erabiltzaileak webgunea legeen, asmo onaren, ordena publikoaren, trafiko erabileren eta erabilera baldintza orokor hauen arabera erabiliko du, nahitaez. Erabiltzailea izango da ADEGIren aurrean edo hirugarrenen aurrean obligazio hori ez betetzearen ondorioek eragin ditzaketen kalte eta galera guztien erantzulea.

2.1. Helburua eta aplikazio-eremua.

Erabilera baldintza orokor hauek www.etorlan.es, www.etorlan.eus, www.etorlan.com orriak atzitzea, nabigatzea eta haien erabilera arautzen dute, eta baita haietako edukien erabileraren -testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak- ondoriozko erantzukizunak ere. Gainera, nazioko zein nazioarteko legeek babestutako jabetza intelektualeko eta industrialeko tratatuak ere arautzen ditu.

ADEGIk baldintza bereziak ezar ditzake, zeinak zerbitzu espezifikoen erabilera edota kontratazioan aplikatuko diren, eta baldintza orokor hauek haien osagarriak izango dira.

2.2. Zerbitzuak atzitzeko eta erabiltzeko baldintzak.

www.etorlan.es, www.etorlan.eus, www.etorlan.com guneetarako sarbidea doakoa eta askea da, printzipioz.

Uneoro, Erabiltzaileak webgune honetako zerbitzuak legeak, baldintza orokor hauek, indarrean dagoen legeriak, moralak eta ordena publikoak agintzen duena eta baita oro har Interneten onartzen diren praktikak beteaz erabiliko ditu.

Erabiltzaileak bermatzen du webgune honetan sartzen diren harpidetza-formularioen bitartez emandako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza eta egiazkoa dela eta eguneratua dagoela. Erabiltzailearen erantzukizuna bakarrik izango da emandako informazioan egindako aldaketa oro berehala jakinaraztea.

Erabiltzaileak ezingo du: birusik, programarik, makrorik edo bestelako karaktereen segidarik sartu webgune honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko; beste erabiltzaileen sarbidea oztopatu baliabide gehiegi erabiliz; webgune honetan datozen datuak publizitatea egiteko erabili; webgune honetan datozen edukiak erreproduzitu, kopiatu, zabaldu, aldatu edo hirugarrenei eman; webgune honetan datozen zerbitzuen bitartez jabetza intelektuala, industria sekretuak, kontratuko konpromisoak, ohore eskubideak, irudiarenak eta hirugarrenen intimitate pertsonalekoak kaltetu ditzaketen ekintzak egitea; lehia desleiala eta legez kanpoko publizitatea egin.

Webgune honetako zerbitzu bat erabiltzeko eta/edo kontratatzeko Erabiltzaileak erregistroa egin behar badu, bera izango da benetako eta legezko informazioa ekartzearen erantzulea. Erregistroaren ondorioz, Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, honek zerbitzu hauetara sartzeko pasahitza modu egokian erabiltzeko eta isilean gordetzeko konpromisoa hartuko du. Ondorioz, Erabiltzaileak dira haiei emango zaizkien identifikatzaileen eta/edo pasahitzen zaintza egokiaz eta konfidentzialtasunaz arduratuko direnak, eta haien erabilera, aldi batez edo betirako, hirugarrenei ez emateko konpromisoa hartzen dute, eta kanpoko pertsonei sartzen ez uzten. Erabiltzailea izango da zerbitzuak legez kanpoko hirugarren batek behar ez bezala erabiltzen baditu edo haiek galtzen baditu eragin ditzakeen ondorioen erantzulea. Zure pasahitza lapurtzen badizute, hura galtzen baduzu edo baimenik gabe atzitzen badu norbaitek, Erabiltzailea izango da berehala gune honi hura baliogabetzeko haren berri ematearen erantzulea. Ez Etorlan ez ADEGI, ez dira baimenik ez duen hirugarren baten ekintzen erantzulea izango Erantzuleak izango, Erabiltzaileak jakinarazi ezean.

3. Jabetza intelektualeko eta Industrialeko eskubideak

ADEGI da webgune hau osatzen duten elementuen jabetza intelektualeko eta Industrialeko eskubideen titularra, marka, izen komertziala edo ikur bereizgarria barne. Are zehatzago, eta mugatu gabe, egile eskubideekin daude babestuta webgune honetako edukiak, are zehatzago, eta mugatu gabe, diseinu grafikoa, iturri kodea, logotipoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta gainerako elementuak.

Webgune hau atzitzeak eta nabigatzeak ADEGIren edo Etorlanen jabetza intelektualeko eta Industrialeko eskubideak erabiltzeko lizentzia osoa edo partziala izatea, hari uko egitea edo transmititzea eskatzen du.

Horregatik, Erabiltzaileak onartzen du webgune honen eduki guztien edo zati baten erreprodukzioa, kopiatzea, banaketa, salmenta, eraldaketa, berrerabilera, komunikazio publikoa eta, oro har, haren erabilera, edozein prozeduraren bitartez, ADEGIren idatzizko baimen espresurik gabe jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren urraketa dela.

Internet bidez webgune honetan nahita transmititutako datu pertsonaltzat hartuko ez den informazio guztia (behaketa, iradokizun, ideia, grafiko oro eta abar barne), ADEGIren berariazko jabetzara igaroko da, zeinak haren erabilera eskubide mugagabeak izango dituen, eta haren aldeko edo beste inoren aldeko konpentsaziorik ez du sortuko.

4. Erantzukizunen banaketa eta bermeak.

ADEGIk ez du bermatzen webgune honetan datozen zerbitzuen edo informazioaren legezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo zehaztasuna, beraz, Erabiltzaileak hartan jarritako itxaropenen edo erabilgarritasunaren ondoriozko kalte eta galeren erantzukizun zuzen edo zeharreko erantzukizun oro baztertzen ditu.

ADEGIk neurri teknikoak eta antolaketakoak hartu dituela adierazten du, zeinak, haien esku dauden gauzetan eta teknologiaren egoeraren barruan, webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetuko duten eta birusik eta osagai kaltekorrik ez egotea ahalbidetuko duten. Halere, ezingo da hurrengoen erantzule izan: (a) webgune honetan bildutako edukien eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna; (b) eduki horietan akatsik ez egotea edo gerta daitekeen akatsen zuzenketa; (c) webgune honetan birusik eta/edo osagai kaltekorrik ez egotea; (d) Hartu diren segurtasun neurrien hauskortasun eza; (e) webgune honen segurtasun sistemak urratu ditzakeen pertsona batek eragindako kalteak edo galerak.

Erabiltzailea izango da hirugarrenen aurrean bere izenean bidalitako edo pertsonalki webgunearen bitartez bidalitako komunikazio ororen erantzule bakarra eta baita webgune honetan bildutako edukien eta zerbitzuen legez kanpoko erabilerena ere.

ADEGIk eskubidea izango du aldi batez eta aurretik jakinarazi gabe, webgunerako sarbidea eteteko, mantentze, konponketa, eguneratze edo hobekuntza lanak egiteko. Baldintzek eragotzi ezean, ADEGIk webgune honetan argitaratuko du, aldez aurretik, zerbitzu horiek noiz etengo diren abisua.

Webgune honetan egon daitezkeen beste webgune batzuetarako estekak ADEGI erantzule ez duten webguneetara eraman zaitzakete, haien gainean inolako kontrolik ez baitu eta, haien xedea Erabiltzaileari beste informazio iturri batzuen berri ematea baita, eta Erabiltzaileak bere kabuz eta arduraz erabakitzen baitu haren edukietan eta baldintzei jarraiki sartu ala ez.

ADEGI ez da Erabiltzaileek webgune honetan datozen edukiei eta zerbitzuei emango dieten erabileren erantzulea izango. Ondorioz, ez du bermatzen Erabiltzaileek aipaturiko edukiei eta zerbitzuei emandako erabilera baldintza orokorrei egokitzen direnik, edo behar bezala erabiltzen dituztenik.

5. Iraupena eta aldaketak

ADEGIk webgunea atzitzearen baldintza orokor hauek aldatzeko eskubidea izango du, eta webgunean argitaratuko ditu aldaketak.

Halaber, aurrez abisatu gabe, nahi dituen aldaketak egin ahal izango ditu webgunean, eta ematen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitzeko eskubidea izango du, eta baita haiek aurkezten edo kokatzen diren modua ere. Ondorioz, Erabiltzailea webgunean sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak indarrean daudela ulertuko da. Beraz, Erabiltzaileak aldizka irakurri beharko ditu erabilera baldintza horiek.

Baldintza partikularretan xedatuaz gain, ADEGIk bukatutzat eman, eten edo bertan behera utzi dezake, aldiz aurreko abisu beharrik gabe, orriaren edukietara sarbidea, eta Erabiltzaileak ez du horrengatik kalte-ordainik eskatzeko aukerarik izango.

6. Aplikatuko den legeria eta gaitasun jurisdikzionala

ADEGIren eta Erabiltzailearen artean ezarritako harremanak aplikatuko den legeriaren eta eskudun jurisdikzioari buruzko indarrean dagoen araudiak biltzen duena beteko du.

Izan ere, araudiak aurreikusiko balu alderdiak foru baten mende daudela, ADEGIk eta Erabiltzaileak, haiekin lotuta egon zitezkeen beste foruei espresuki uko eginez, Donostiako Epaitegien eta Auzitegien mende geratuko dira.